Normas de uso

POLIKIROLDEGIAREN irekitze-ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 21:00etara
Larunbat eta igandeetan: 9:00etatik 21:00etara

PADEL PISTEN ERRESERBA-ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 21:30etara
Larunbat eta igandeetan: 9:00etatik 21:00etara

ERRESERBAK

Erreserbak egiteko erabiltzaile bezala erregistratu behar da. NAN eta mugikor zenbakiak beharrezkoak dira, SMS bitartez erreserba baieztapenak jaso ahal izateko.

HARPIDEDUNA IZATEA

Harpidedun izateko prozedura telematikoa da (padel pisten erreserbetarako bezala).

Padel pisten erreserba prezioak: 5€ eta 10€ izango dira.

Erreserbetarako denbora, harpidedunentzat 7 eguneko aurrerapenarekin izango da eta 3 eguneko aurrerapenarekin harpidedun ez direnentzat.

  • Erreserbak ezin dira aldatu, ezta ezeztatu ere.
  • Ordaintzeko, Paypal sistema edo kreditu txartela erabili ahal izango da, ordainketa pasabidearen bidez.
  • Ordainketa egin bezain laster, SMS bidez, pista erreserbaren ziurtagiria jasoko du erabiltzaileak.

HARPIDEDUNENTZAT

Urteko abonamenduaErroldatuak (€)
Indibiduala:40€
Familiarra:Titularra40€
Bikotea60€
Seme-alabak:Lehen seme-alaba +10€ - Bigarren seme-alaba +10€ - Hirugarren seme-alabatik aurrera DOHAINIK

PADEL PISTAK

Erabilera ordua 5€ (ERROLDATUAK)

Harpidedun izan daiteke urteko edozein momentutan, inskripzioaren lauhilekoari dagokion tasa ordainduz gero:

  • 1. hiruhilekoa = urteko kuotaren %100;
  • 2. hiruhilekoa = urteko kuotaren %75;
  • 3. hiruhilekoa = urteko kuotaren %50.
  • 4. hiruhilekoa = urteko kuotaren %25.
  • Udako bonoa uztaila-iraila = urteko kuotaren %25

Familiako harpidetzan seme-alaba bakoitzeko 10 € ordaintzen da, bigarren semea barne. Hirugarrenetik aurrera ez da ordaintzen.

HARPIDEDUN EZ DIRENAK

  • Padel pistaren erabilera 10,00€ orduko.

PADEL PISTEN ERABILERA

Gorlizen erroldatua:

  • Langabezian daudenak: %50a harpidedun bakoitzak.
  • 18 urtetik beherakoak karnet indibidualarekin: %50a.
  • EHU/Unibertsitate ikasleak, ikasturtean zehar. Lehen motako urtebeteko gazte karnet indibiduala. Unibertsitatean kudeatu beharrekoa: 50%a.
  • 18 urtetik 30era, bakarrik indibiduala: 50%a.
  • Deskontu hauek ez dira metagarriak. Kopuru handienekoa hartuko da kontutan.

KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO, DERRIGORREZKOA DA, OINETAKO ETA TRESNA EGOKIAK ERABILTZEA, ETA INSTALAZIO BAKOITZERAKO ARAU ESPEZIFIKOAK ERRESPETATU BEHAR DIRA.

Nolanahi ere, oro har:

PADEL PISTETAN DEBEKATUTA DAGO:

  1. Pisten barruan erretzea eta jatea.
  2. Pilota edo antzekoekin jolastea, bizikletak, patineteak eta abar.
  3. Instalazioetako gainerako erabiltzaileei eragozpenak sortzen dizkien jokabideak izatea.
  4. Objektu zorrotzak nahiz, oro har, osagai arriskutsuak dituzten objektuak (botilak, edalontziak…) sartzea.
  5. Pista bakoitzean gehienez ere 4 pertsona sar daitezke (Gorlizko Kirol Sailak programatutako jardueretan izan ezik).
  6. Instalazioko langileek baino ez dute manipulatuko padel sareen garaiera edo tentsioa.
  7. Padel pistetan, padel palekin bakarrik jolastu ahal izango da.

Debeku bat dagoen ala ez dagoen zalantzarik egongo balitz, jo GORLIZKO UDALAREN KIROL INSTALAZIOETAKO langileengana, horiek izango baitira gaia ebatziko dutenak.